Albisteak
Atzealdea
Santio Zeharrako bihurguneak zabaltzeko lanak amaituta, segurtasuna handitzea lortu da

Udalak duela aste batzuk Santiagomendi auzora doan bidearen 1. eta 3. bihurguneak zabaltzeko obrak amaitu zituen.
2022·11·09
Bihurguneak zabaltzearekin batera, beste lan eta egokitzapen batzuk egin dira, segurtasuna, ikusgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko:
- Espaloiari jarraipena emateko eskailera batzuk egin dira. Eskailera horietatik abiatuta, auzoraino doan oinezkoen bidea margotu da, eta auzoaren oinezkoentzako bidearekin lotu da. Bidea mugatzeko, gainera, soinu-takoak jarri dira.
- Errepidean bi irtengune jarri dira abiadura murrizteko.
- Seinalitika berria jarri da, eta horrekin batera kaptafaroak ipini dira.
- Bigarren bihurgunetik laugarrenera arte argiteria soterratu da.
- Bi hormatxoren altuera handitu da segurtasuna bermatzeko.
- Euri-uren hustubideak berritu dira, eta zenbait tokitan ura ongi hartzeko lanak egin dira.
Inbertsioa, guztira, 171.977,58 eurokoa izan da.