Albisteak

Atzealdea Santio Zeharra bidea zabalik Arkubide parean

Bidea irekitzearekin batera, Santiomendi auzoko hondakinen ekarpen-gunea erabilgarri egongo da gaurtik aurrera auzotarrentzat

2025·10·13


Añarbeko ur-hornidurako hodiaren obren ondorioz, Santio Zeharra bidea itxita egon da azken asteetan Arkubide parean. Bidea dagoeneko zabalik da eta normaltasunez zirkulatu daiteke bertatik. Asfaltatze-lanak aste gutxi barru egingo diren arren, sortzen diren eragozpenak murrizteko, bidea ahal bezain laster irekitzea erabaki da.

Bidea irekitzearekin batera, hondakinak biltzeko zerbitzuak ere ohiko zerbitzua emango du auzoko ekarpen-gunean. Beraz, gaurtik aurrera, ohi bezala, hondakinetarako ekarpen-eremua erabili ahal izango dute auzotarrek.

Añarbeko ura hornitzeko obrak Astigarragan

Añarbeko hoditeriaren obrek Astigarragako hainbat eremuri eragin diete, baina, oro har, lanak amaituta daude, edo azken erremateak eta konponketak egiten ari dira.

Azaroan zehar, urtea amaitu aurretik, asfaltatzeko eta margotzeko lanak egingo dira Kale Nagusian (Anuska inguruan), Arkubiden eta Oiarbide bidean. Horrela, amaitutzat emango dira Añarbeko hoditeriaren obrak.