Albisteak

Atzealdea Santio Jaien balorazio ona egin du Udalak, jende ugari, egitarau oparoa, umore ona eta oker edo gorabehera txarrik ez

Herritar eta kanpoko jende ugari gerturatu da jaietan antolatutako ekitaldietara.

2025·07·28


Orokorrean, aurreikusitako ekintzak arazorik gabe burutu dira, eguraldi txarraren ondorioz ordutegi edota leku aldaketak izan dituzten bakar batzuk izan ezik. Apar festa izan da bertan behera gelditu den ekintza bakarra (aurrerago zehaztuko dugu noiz burutuko den).

Erasoen arretarako antolatutako baliabide eta zerbitzuetan ez da indarkeria matxista edota arrazistarik jaso.

Udalaren balorazioa, beraz, ona da eta eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatu eta parte hartu duten elkarte zein herritar orori.

Orain, herritarron iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke, zer aldatu, zer hobetu... Sakatu esteka eta eman zure iritzia, eskerrik asko!

Eman iritzia hemen