Albisteak
Atzealdea Santio Jaiak: kale mozketak eta beste zenbait ohar
Gaurtik aurrera itxita egongo da Donostia ibilbidea, ibilgailuak zein autobus-zerbitzua Bidebitarteko industrialdetik ibiliko dira uztailaren 27ra arte (egun hori barne). Industrialdean hiru autobus geltoki egongo dira.
2023·07·19
Ostiralean emango zaie hasiera aurtengo Santio jaiei. Hori dela eta, zenbait kale itxiko dira:
- Uztailaren 19tik 27ra (barne)
- Donostia ibilbidea itxita egongo da, kupela dagoen biribilgunetik Kutxako biribilguneraino.
- Autobusak (BU12 eta BU13 lineak) Bidebitarte poligonotik igaroko dira.
- Uztailaren 21etik 27ra (barne)
- Portutxoko biribilgunetik Kutxako biribilgunera doan errepidea itxiko da, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
- Pelotari kalea moztuko da, bertakoek eta zamalanek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
- Galtzaur kalean hesia jarriko da, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
- Uztailaren 28an kale guztiak zabalduko dira berriro.
- Uztailaren 29an Donostiako Klasikoa txirrindularien lasterketa pasako da Astigarragatik. 12:30etik 14:00etara Martindegitik hasi eta Iparralde bideraino errepidea moztuko da.