Albisteak

Atzealdea Santio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak

Kartelak aurkezteko epea maiatzaren 8tik ekainaren 1era egongo da zabalik.

2025·05·08


2025eko Santio jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da, eta ekainaren 1era arte (barne) aurkeztu ahal izango dira kartelak.

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da, 14 urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete, banaka edo taldean (adintxikikoek gurasoen baimena behar dute). Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake.

Kartelaren artxiboak 300 ppp.ko bereizmena eta formatu bertikala izan behar ditu, eta JPG formatuan egon behar du.

Noiz eta non aurkeztu

Maiatzaren 8tik ekainaren 1era (biak barne) aurkeztu ahal izango dira kartelak.

Kartelak kultura saileko helbide elektroniko honetara bidali behar dira: astigarraga.kultura@gmail.com eta mezuaren gai gisa “2025_SANTIO JAIETAKO KARTELA” jarri.

Saria

Baldintza guztiak betetzen dituzten aurkeztutako kartelen artean, epaimahai batek aukeratuko du kartel irabazlea.

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du (irabazlea adintxikikoa bada, gurasoek edo tutoreek jasoko dute saria).

Ikus hemen lehiaketaren oinarriak