Albisteak
Atzealdea Santio Jaiak direla eta, kale-mozketak eta trafiko-aldaketak izango dira datozen egunetan
Jarraian, informazio praktikoa eta hainbat plano ikus ditzakezue.
2025·07·18

2025eko Santio Jaiak uztailaren 23tik 27ra ospatuko dira. Hori dela eta, ohikoa denez, kale batzuk itxiko dira eta horrek aldaketak eragingo ditu zirkulazioan eta autobus-lineak poligonotik ibiliko dira.
Egunez eguneko informazioa honako hau da:
Uztailak 20
- Tomas Alba kalea trafikora itxiko da.
Uztailak 21
- Donostia ibilbidea itxiko da, kupela duen biribilgunetik Kutxako biribilgunera.
- Tomas Alba kalean txosna muntatuko da.
- Autobus lineak (BU12 eta BU13) Bidebitarte poligonotik ibiliko dira, goizeko lehen autobusetik. Poligonoan 3 geltoki egingo dituzte, ikus planoa:

Uztailak 23
- Herriko sarbidea itxiko da Portutxoko biribilgunetik, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
- Pelotari kalea Kale Nagusia parean itxiko da.
- Uztailaren 23tik 27ra Kale Nagusiko 64. zenbakitik (Galtzaur kaleko sarreratik) 40. zenbakiraino (Eroskiraino) kontrako noranzkoan (gezi gorrien norabidea) zirkulatu beharko da, ikus planoa:

Uztailak 28
Kale Nagusian ohiko moduan zirkulatuko da.
Uztailak 28-29
- Desmuntaketak eta garbiketak egingo dira Tomas Alba kalean eta Donostia ibilbidean.
Uztailak 30
- Kale guztiak erabat zabalik izango dira.
- Autobus lineek, goizeko lehen autobusetik, ohiko ibilbidea egingo dute.
Zalantzak argitzeko edo ezbeharren bat gertatuz gero, telefono zenbaki hauetara deitu:
- Udaltzaingoa (24 orduz): 699 487 587
- Larrialdiak: 112
