Albisteak

Atzealdea Santio Jaiak 2026: uztailaren 22tik 26ra

Herritar guztiei zuzendutako egitarau anitza eskainiko da.

2026·07·09


2026ko Santio jaiak iristear daude, aurten, uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira.

Apirila eta ekaina bitartean, herritarriko hainbat elkartetako ordezkarik eta Udalak, Jai Batzordearen bitartez, jaien egitaraua landu dute. Adin eta gustu ezberdinetako pertsonei zuzendutako programazioa izango da. Egitaraua, udal webgunean deskargatu ahal izango da eta herritarren etxeetan banatuko da, bihartik aurrera.

Festen antolaketan herritarren eta elkarteen inplikazioa ezinbestekoa denez, eskerrak eman nahi dizkiegu antolaketan parte hartu duten guztiei egindako lana eta hartutako konpromezuagatik.

PREGOIA ETA TXUPINAZOA

Aurten Udalak galdetegi baten bidez herritarrei eman die hitza txupina zeinek edo zeintzuk bota dezaten proposatzeko. Herritarrek egindako proposamen guztietatik Jai Batzordeak aukeratu du aurtengo txupina zeintzuk botako duten. Lehendabiziko bozkaketan Futbola kaleko kidei eman zitzaien aukera, hainbeste urteetan herriko haurrentzat bolondres antolatutako futbol partiduengatik, aldiz, Futbola kalean osatzen duten taldekideek bertaratzerik ezin dutenez, bozkaketan bigarrenei zabaldu zaie gonbidapena. Irizpideen artean, lehenetsi da herriarentzat egiten duten lana; prestutasuna, jarrera, gogoa eta dedikazioa. Hori dela eta, aurtengo txupina Juantxo Zuaznabar eta Periko Garmendiak botako dute. Zorionak eta eskerrik asko herriko hainbat ekintzetan bolondres aritzeagatik.

JAIEN AURREKO JARDUERAK, BEROTZEKO

Urtero bezala, jaien aurreko asteburutik hasita hainbat kirol-jarduera antolatu dira herritarrentzat:

Uztailak 17, ostirala

•    17:00etatik 20:00etara, Kontxa Etxeberrian, oztopoen zirkuitoa:
o    17:00-18:00 (7- 11 urtekoentzat)
o    18:00- 19:00 (12- 16 urtekoentzat)
o    19:00- 20:00 (16 urtetik gorakoentzat)

•    19:00etan Txomiñenea pilotalekuan, Nazioarteko Folk jaialdia Polonia, Galizia, Portugaleteko Elaia alaia eta Astigar dantza taldeen eskutik.

•    22:00etan Txomiñenea pilotalekuan, Santio Jaietako IV. esku pilota txapelketa (Mundarro elkarteak antolatuta).

Uztailak 18, larunbata

•    10:00etan Kiroldegian, XXIV Iker Ruiz Barandiaranen omenez 3X3 saskibaloi txapelketa (Mundarro elkarteak antolatuta).

•    17:30etan Txomiñenea pilotalekuan,  Santiotako III. pala txapelketaren finala (Munda elkarteak antolatuta).

•    19:00etan Emakumeon plazan, Sardina jatea Aurrera txuri urdinak elkarteak antolatua.

Uztailak 19, igandea

•    10:00etan Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, Santiomendiko Txirrindularitza igoera herrikoia, infantil, kadete, junior eta seinorrak (DB Txirrindularitza Klubak antolatuta).

•    11:00etan Kontxa Etxeberria plazan, Herri kirol jokoak 3- 6 urtekoentzat 13:00ak arte.

•    17:30etan Txomiñenean pilotalekuan, Santio jaietako IV.  Esku pilota txapelketaren finala. (Mundarro elkarteak antolatuta).


Uztailak 20, 21, 22 astelehen, astearte eta asteazken

•    17:00 Galtzaurren mahai jokoen finala Galtzaur elkarteak antolatua.

Uztailak 22-26 EGITARAUA

•    Aurtengo berrikuntza

-Udalak, Txosna guneko eremuan intraestruktura gehiago gehituko ditu, herritarrak erosoago egon daitezen bazkal eta afari otorduetan.
-Attu ondo ekimena, Astindu elkarteak AGArekin batera, euskal musika sustatzeko herriko hainbat tabernekin lanean jardun dira uztailaren 24an 02:00tatik 03:00etara euskal musika soilik jar dezaten. Taberna parte hartzaileak: Bukoi, Gure Leku, Itzaka, Kizki, Kupela, Pastoriza, Robin, Txiki, txosna gunea eta Zipotza.

•    Haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak

Haurren txupinazoa goizean; herriko kilikiak eta erraldoiak izango dira Astigarragako kaleetan, eta baita Iruñeko Buztintxuri Konpartsarenak ere; haurrentzako eta nerabeentzako bazkariak antolatu dira; txokolatada; kale ikuskizunak (Potx eta Lotx pailasoak, Susto); ur parkea; puzgarriak haurrentzat eta nerabeentzat; haur ludoteka; apar festa; hainbat joku eta jolasak; zezensuzkoa; DJ a; barrakak...

◦    Barrakak: Urtero bezala, Udalak AFADE ferialarien elkartearekin negoziatu du barrakek haur eta nerabe guztien eskura dauden prezioak izan ditzaten. Horrela, uztailaren 22an, haurren egunean, atrakzio guztietan 1,50 euroko prezio herrikoia izango du, eta beste egunetan ere prezioak mugatu egin dira,  2,50 euro atrakzio txikietan eta 3 euro handietan. Bonuak ere egongo dira, 8 bidaiakoa atrakzio txikietarako 14 eurotan (bidaia 1,75 eurotan) eta 8 bidaiakoa atrakzio handietarako 15 eurotan (bidaia 1,85 eurotan). Bestalde, haur eta nerabe guztien inklusioa bultzatzeko eta haur eta nerabe guztiek atrakzioez gozatzeko aukera izan dezaten, Udalak elkartearekin egunero ordubetez, 17:00etatik 18:00etara, barraketan soinurik eta argirik ez egotea adostu du.

•    Bazkari herrikoiak, leihaketak, kultur emanaldiak eta ekintzak

Aurten ere, bazkari, gosari eta afari herrikoi ugari egingo dira jaietan, publiko ezberdinarentzat antolatuta: haur bazkaria, nerabeen bazkaria, gazteen bazkaria, marmitako lehiaketa eta bazkaria, elkartasun bazkaria, Galtzaurren bazkaria, Zipotzak antolatutako gosaria eta AGAk antolatutako bizirauten dutenen afaria. Horrekin batera jarduera herrikoiak ere izango dira, esaterako, herri danborrada, larrain dantza herrikoia, sagardo daztaketa; eta baita hainbat leihaketa eta txapelketa ere,  toka eta boloen txapelketa, mahai jokoen leihaketa, patata tortilla leihaketa eta xake leihaketa. Kultur emanaldiei dagokienez, Astigar dantza taldearen erakustaldia, bertso saioa, udalbatzaren soka dantza, Makilotsak dantza eta antzerki ikuskizuna Hika Teatroa eta Oinkari dantza taldearen eskutik, Azkena eta bagoaz, Trapu zaharren antzerki taldearen azken lana, Susto ikuskizuna eta Potx eta Lotxen pailasoen ikuskizuna.

Baita herri kirolak, barrene herrikoia,  gazte jolasak ere izango ditugu, besteak beste.

•    Musika emanaldiak

Musika emanaldiak izaten dira jaietako jarduera erakargarrienetako bat, eta Santio jaietan musikak leku garrantzitsua beteko du. Aurtengo jai egitarauan eskaintza zabala dago, gustu eta estilo ezberdinetakoak: Sedientos de Cumbia, Tapia eta Leturia Band, Duo Azabache, Jagoba, Mirua, Nemux diskofesta, Itzal, Mariachi imperial elegancia Mexicana, Oxabi...

Aurrez aipatutakoak leku estatiko batean kontzertuak emango dituzten taldeak eta dj-ak dira, baina badira herrian zehar ibiliko diren taldeak ere: Txirriskla txistulariak, Kolpez blai, Joselontxos txaranga, Kita del Pare txaranga, Hor konpon txaranga, Elektrokupel eta Elektrotxufla elektrotxarangak, trikitilariak, ...

Txosna gunean AGAk antolatutako hainbat kontzertu ere izango ditugu: 3ttu, Slide, Zeatikez, Ertz, Manitu, herriko Djak, DJ Biki Bikiak, Aramu, Yakolev 42, Dj Gordas Pinponeras...

INDARKERIAREN AURKAKO NEURRIAK

Astigarraga herri segurua izatea nahi dugu, urte osoan zehar eta baita jaietan ere, batez ere emakumeentzat. Hori dela eta, prebentzio-, arreta- eta koordinazio-ekimenak antolatu dira jaietarako. Horien artean, nabarmentzekoa da erasoen aurreko arreta, telefonoz zein aurrez aurre, izango dela jaietan. Eta, indarkeria-kasuak koordinatzeko mahai bat eratu dela, eraso baten aurrean jaien antolaketan inplikatutako eragileen eta Udalaren arteko koordinazioa ahalik eta eraginkorrena eta azkarrena izan dadin. Azkenik, aipatu behar da, aurten Udaltzaingoa 24 orduz egongo dela jaietako egunetan.

Udalak aurrerago jakinaraziko ditu prebentzio, arreta eta koordinaziorako antolatu diren ekimen guztien xehetasunak.

SUZIRIEN ERABILERA MURRIZTUKO DA

Astigarragako jaiak guztiontzat errespetuzkoagoak eta inklusiboagoak izan daitezen, aurten suzirien erabilera murriztuko da. Neurri honen helburua da zaratak zenbait gaixotasun edo sentikortasun dituzten pertsonei nahiz animaliei eragiten dizkien eragozpenak gutxitzea. Hartutako neurrien artean kopurua mugatu eta ordutegia zehaztu da. Herritar guztien ulermena eta lankidetza eskertzen ditugu, denontzako jai atseginak izan daitezen. 

INFORMAZIO PRAKTIKOA: ERREPIDEAK, BUSA...

Urtero bezala, jaiak direla eta hainbat eragin sortuko dira trafikoan; kale-mozketak, autobusaren ibilbidea eta geltokiak, aparkalekuak... Aurrerago Udalak zabalduko du informazio praktiko guztia zehaztasunez.