Albisteak
Atzealdea Kale mozketak eta autobus zerbitzuaren ibilbidean aldaketak Santio jaiak direla eta
Santio jaiak uztailaren 24tik 28ra ospatuko dira. Hori dela eta, ohikoa denez, zenbait kale moztuko dira eta autobus lineak industrialdetik ibiliko dira, besteak beste. Behean informazio praktiko guztia eta autobus zerbitzuaren ibilbidearen planoa ikus ditzakezue.
2024·07·19

Santio jaiak direla eta, trafikoan eta autobus zerbitzuan eragin nabarmenenak honako hauek izango dira:
Uztailak 21
Tomas Alba kalea trafikora itxiko da.
Uztailak 22
- Donostia ibilbidea itxita egongo da, kupela dagoen biribilgunetik Kutxako biribilguneraino.
- Tomas Alba kalean txozna muntatzen hasiko dira.
- Autobusak (BU12 eta BU13 lineak) Bidebitarte poligonotik pasako dira. (3 geltoki). Ikus planoa:

Uztailak 24
- Herriko sarbidea itxiko da Portutxoko biribilgunetik, bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
- Pelotari kalea Kale Nagusia parean itxiko da.
Uztailak 29-30
Desmuntaketak eta garbiketak egingo dira Tomas Alba kalean eta Donostia Ibilbidean.
Uztailak 31
- Kale guztiak erabat zabalik izango dira.
- Autobusek ohiko ibilbidea egingo dute.
