Albisteak

Atzealdea Santiago Zeharra bidea itxita egongo da ibilgailuentzat Arkubide parean

Abuztuaren 18tik urriaren amaiera arte egongo da moztuta ibilgailuentzat

2025·07·30


Añarberen ur hornidurako hodiaren obren ondorioz, Santiago Zeharra bidea itxita egongo da ibilgailuentzat Arkubide parean, abuztuaren 18tik urriaren amaiera arte (oinezkoentzat pasabidea libre egongo da).

Hori dela eta, autoz Santiagomendira joateko (auzora, ermita inguruetara eta abar), Oiarbide-Ioltza bidea erabili beharko da.

Herritarroi eskatzen dizuegu eremu horietan arretaz ibili eta bide seinaleak errespetatzeko.

Añarberen hoditeriaren lanak Iparralde bidean eta Kale Nagusian

Bestetik, Iparralde bideko eta Kale Nagusiko lanak amaitzear daude. Une honetan azken erremate eta konponketak egiten ari dira eta epe laburrean egingo dira azken zatia asfaltatzeko eta margotzeko lanak. Gauzak ondo bidean, Añarbeko hoditeriaren Astigarragako lanak urri-azaroan behin betiko amaituta egongo dira.