Albisteak

Atzealdea San Isidro jaia bertan behera

Gaur egun koronabirusak eraginda indarrean dagoen alarma egoera dela medio, maiatzaren 15ean egitekoa zen San Isidro jai eguna bertan behera uzteko erabakia hartu dute Goldeako elkartekideek.

2020·04·14


San Isidro eguna bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dute Goldeako elkartekideek osasun publikoko eta segurtasuneko baldintzak ez baitira bermatzen egun horretarako.

Ez da erabaki erraza izan, eta kontutan izan dituzte udalaren gomendioak, jai eguneko parte-hartzaileen eta laguntzaileen balorazioak eta herriko eragileen eta taldeen iritziak erabakia hartzeko garaian.

Gauzak horrela, eta baserritarren festa hori bere osotasunean gauzatu ahal izateko, ondorengo asteetan alarma egoerak izango duen bilakaeraren arabera, Goldea elkartekoek jai hau uda hasieran egiteko itxaropena dute. Hori guztia, herriko ordezkariekin, elkarteekin eta eragileekin koordinatuko da.