Albisteak
Atzealdea San Isidro eguneko ospakizuna, larunbatean
2021·05·12
Lehenik eta behin, herriko plaza berreskuratu nahi da festako gune natural gisa, eta, jakina, Covidaren aurkako neurriak hartuko dira ospakizunean.
Egitaraua goizeko 10etan hasiko da mezarekin. Ondoren, Foruen Plazan, eguneko ekitaldi nagusia egingo da, gure baserritarrak aintzatetsita, eta Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien emanaldiarekin.
Bigarren helburua "Baserritarron laguna" ekimen publiko-soziala abian jartzea da, baserria sustatu eta baserriko lana aitortzeko. Horretarako, aurten, lanean ari diren zortzi baserritarrek hartuko dute parte ekimen honetan. Horma-irudien bitartez, beren eguneroko jarduerak eta mezu emankorrak ikusgai egongo dira. Hauek baserrian hain errotuta dauden nortasun-ezaugarriak dituzte. Ekimen hau herriko hainbat plazatara zabalduko da datozen hilabeteetan.
Egun seinalatu honetan, zortzi baserri horietako parte-hartzaileek, Udalaren eta Goldea Elkartearen eskutik, merezitako errekonozimendua jasoko dute: ohorezko aurreskua dantzatuko zaie eta baserriari erreferentzia egiten dion eskultura bat emango zaie, Mikel Lertxundi eskultoreak egina.
Azkenik, elkarte antolatzaileak bere ohiko jarduerei ekin nahi die aurten, bere 30. urteurrenean (ibilbide luzean 250 jarduera baino gehiago egin ditu). Aurten, besteak beste, Gipuzkoako aizkolarien txapelketako finala antolatuko du herriko festetako Santa Ana egunean.
"Baserritarron laguna" ekimeneko bideoa