Albisteak
Atzealdea

Saio irekia uztailaren 8an, Astigarragako emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko erronkak identifikatzeko

Uztailaren 8an izango da, 15:00etan, Udaletxean, pleno aretoan

2019·07·03


Astigarragako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren inguruko erronkak identifikatzeko gonbidapena luzatzen zaie herritarrei. Uztailaren 8an izango da, 15:00etan, Udaletxean, pleno aretoan

Jada jakingo duzuen moduan, hilabete batzuk daramatzagu Astigarragako herriaren egoera ezagutu eta pertsona edota eragile ezberdinen ekarpenak jasotzen Astigarragak berdintasunari dagokionez zer egoera duen eta jendeak hau nola bizi duen ezagutzeko.

Prozesua aurrera eramaten informazio asko bildu dugu eta baditugu pista batzuk, baina zuen ustez, zeintzuk dira Astigarragako erronka nagusiak berdintasunari dagokionez? Zer landu beharko litzateke?

Herria heritarrok baino hobeto ez du inork ezagutzen. Hori dela eta, zuen laguntza behar dugu etorkizuneko lan-ildoak identifikatu ahal izateko. Hori dela eta, uztailaren 8an 15:00tan Udaletxeko Pleno aretoan burutuko dugun saio irekira gonbidatu nahi zaituztegu. Herritar eta eragile ororen parte hartzea garrantzitsua da, ikuspuntu anitzak jasotzeko eta guztien iritziak ezagutzeko aukera izateko.