Albisteak
Atzealdea Saio irekia irailaren 24an Ergobirako hainbat proiektu aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko
2025·09·18

Azken hilabeteotan Udalak hainbat proiektu idatzi eta prestatu ditu Ergobirako. Proiektu horiek aurkeztu eta auzotarren nahiz interesa duten herritarren iritzia eta ekarpenak jasotzeko, saio irekia antolatu du Udalak.
Saio hori izango da irailaren 24an (asteazkena), arratsaldeko 18:30ean, Erribera kulturguneko erakusketa gelan.
Hiru proiektu landu eta idatzi ditu udalak: batetik, Garbelin kalea 5 helbideko lokalaren proiektua, bestetik, Ergobiko plaza eraberritu eta kiosko moduko estalkia egiteko proiektua eta, azkenik, Ergobiko sarrera berritzeko proiektua.
Horrekin batera, auzoaren inguruko informazio esanguratsua ere partekatuko da, hain zuzen ere uholdeen aurkako obren II. fasea, zubia berritzeko lanak, uholde arriskuari buruzko kartografia eguneratua eta abar.
Udalak auzotarrak eta interesa duten herritar guztiak saioan parte hartzera gonbidatzen ditu.
