Albisteak
Atzealdea Saio irekia herritarrekin maiatzaren 20an, bus zerbitzuaren A1 eta A2 lineei buruz Foru Aldundiak aurkeztu duen proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko
2021·05·17
Foru Aldundiak udalari jakinarazi dionez, uztailaren 1ean hasiko da Buruntzaleko bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzu publiko erregular berria. Zerbitzu horren barruan daude autobusaren Astigarragako A1 eta A2 lineak.
Foru Aldundiak hainbat aldaketa iragarri ditu, maiztasuna, geltokiak…
Hori dela eta, Udalak herritarrekin saio ireki bat egingo du, Foru Aldundiak egindako proposamena elkarrekin aztertu eta iritziak eta ekarpenak jasotzeko:
- Eguna: maiatzak 20
- Ordua: 18:30
- Lekua: Herri Eskolako aretoa
- Gaia: Autobusaren A1 eta A2 linea, Foru Aldundiaren proposamena
Foru Aldundiaren proposamena
Hona hemen Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraioa Publikoko Zuzendaritzak 2021-05-14an Udalari bidalitako idatzia, hitzez hitz:
“2021eko uztailaren 1etik aurrera, "Tolosa, N-l eta Buruntzaldea eta Donostiarekiko loturak" errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraioaren zerbitzu publiko erregular berria hasiko da.
Une honetan, zerbitzu-eskaintza amaitzen ari gara, eta A1 eta A2 lineetako egungo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen kexak/erreklamazioak ikusita, honako aukera hauek planteatu nahi dizkiogu udal honi, horri buruzko gogoetak helaraz diezazkiguten.
- 1. A1 linearen maiztasuna murriztea: ordubeteko maiztasunera pasatzea proposatzen dugu, gaur egungo 30 minutukoaren aurrean; eta A2 linearen maiztasuna handitzea, 30 minututik 20ra igaroz.
- 2. A1 linearen ibilbidea aldatzea, ibilbide denbora murrizteko. Hau da:
- a. Astigarraga udalerrira sartzea saihestea (Pilotari, Galtzaur 8, Galtzaur 24 Donostiarako noranzkoan eta Pelotari kalea eta Kale Nagusia Hernanirako noranzkoan bertan-behera utziz), Astigarragan A2 linearen ibilbide bera eginez.
- b. Donostiara sartzeko ibilbidea aldatzea: "Loiolako topoa" geralekutik, "Loiolako erriberak', "Madril etorbidea, 3" eta "Antso Jakituna, 33" geralekuak egingo lirateke, "Okendo" geralekuraino. "Bartzelona 35", "Bartzelona 15", "Gregorio Ordoñez" eta "Madril etorbidea, 19" geralekuak bertan behera utziz.
- 3. Aurreko bi aukerak batera aplikatzea.
Horrela, A1 linearen ibilbide-denbora murriztu nahi dugu, erakargarriagoa izan dadin eta A2 linearekin lehiakorragoa, erabiltzaile gehienek ahalik eta zerbitzu zuzenenak bilatzen baitituzte.”