Albisteak

Atzealdea Sahara Herriko elikagai bilketa martxan da Astigarragan

1
Aurten ere Astigarragako herriak bat egin du Saharako errefuxiatuentzat janaria biltzeko proiektuarekin. Herri eskolan janari bilketa martxan da urtarrilaren 14tik, eta hilaren 21era arte egongo da bertan janaria uzteko aukera. Herriko dendetan, ordea, urtarrilaren 17an hasiko da bilketa eta 24ra arte zabalduko da.

2020·01·16


Hurrengo otsailean irtengo den Karabana Solidarioaren helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.

Hori dela eta, Astigarragako herri eskolak eta herriko dendek kanpainarekin bat eginez, janari bilketak jarri dituzte martxan.

Herri eskola

Urtarrilaren 14tik 21era jasoko dira bertan elikagaiak

Herriko dendak

Urtarrilaren 17tik 21era jasoko dira elikagaiak. Hauek dira bilketan parte hartuko duten dendak:

  • Alicia frutadenda
  • Coviran Ainhoa
  • Coviran Isabel
  • Eroski
  • Ezpela naturdenda
  • Zubitxo frutadenda

Elikagaiak

Huek dira Euskadin bildu behar diren elikagaiak:

  • Arroza
  • Pasta
  • Atun eta sardinak oliotan
  • Azukrea
  • Dilistak
  • Konpresak

Laguntza ekonomikoak

Ekarpen ekonomikoak ere egin daitezke:

Laboral Kutxa 3035 0080 94 0800054177

 

 

1