Albisteak

Sagardoetxearen etorkizunaren inguruko hausnarketa osatzeko herritarrekin saioak, maiatzaren 19an

Astigarragako herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko maiatzaren 19an, bi kontraste-saio antolatu dira: lehenengoa, goizeko 11:00tan eta bigarrena, berriz, arratsaldeko 18:00etan, biak Erribera Kulturgunean.

2021·05·14


Herritarrekin egingo diren bi saioak funtsezkoak izango dira Sagardoetxearen etorkizunerako, izan ere, Astigartarrek Sagardoetxearen inguruan dituzten iritzi zein ekarpenak jasoko baitira.

Sagardoetxearen etorkizunari buruzko hausnarketa-prozesuaren baitan, Astigarragako Udalak lehen hausnarketa-saioak burutu ditu herriko eragile, elkarte eta norbanako desberdinen parte hartzearekin. Bi saioetan zehar 25 lagunek hartu dute parte.

Lehen hausnarketa-saioan Sagardoetxearen 15 urtetako bilakaera eta gaur egungo egoera partekatu dira. Museo bateko ohiko jardueraz haratago, hamaika baitira Sagardoetxeak sagar- eta sagardo-kulturaren sustapenean eta hedapenean egiten dituen ekimenak.

Hausnarketa-taldeak egindako bigarren bileran, aldiz, Sagardoetxearen etorkizuneko eszenatoki desberdinak landu dira. Etorkizunera begirako lanketa honetan herrian errotutako ekimen bat izatea ezinbesteko elementu gisa identifikatu da, sagastia izateak duen balio erantsiarekin batera.

Parte hartze prozesu honi buruzko informazioa (helburuak, faseak, aurkezpenak, aktak eta abar) Udalaren webgunean dituzu eskura: https://www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu

Herritarrekin saioak

  • Eguna: Maiatzak 19
  • Orduak: 11:00etan eta 18:00etan
  • Tokia: Erribera Kulturgunea
  • Izena eman: alkatetza@astigarraga.eus