Albisteak

Atzealdea Sagardoetxea museoko marketing eta komunikazio arloko lan-eskaintza

Izena emateko epea urtarrilaren 9an amaituko da.

2025·12·17


Sagardun Partzuergoak hautaketa prozesua martxan jarri du 2026ko otsailaren 2tik aurrera Sagardoetxea Museoan marketing eta komunikazio arduraduna kontratatzeko.

Lanpostua lanaldi osokoa eta aldi baterakoa izango da (6 hilabete).

Lan eskaintza Lanbidek kudeatuko du, eta interesdunek urtarrilaren 9a arte eman ahal izango dute izena, Lanbideren bitartez.

Lanpostuaren deskribapena eta eskatutako betekizunen informazio zehatza Sagardun Partzuergoaren web-orrian daude eskuragarri.