Albisteak
Atzealdea Sagardoetxea museoan gida lanak egiteko lan-eskaintza
2022·11·18
Sagardun Partzuergoak hautaketa prozesua martxan jarri du 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera Sagardoetxea Museoan gidari lanak egingo dituen pertsona bat kontratatzeko.
Lanpostua lanaldi erdikoa eta finkoa izango da (2023ko urtarrilaren 1ean hasiko da). Lanpostua lortzen duen pertsona sei hilabetez probaldian egongo da, eta ondoren, lanpostua finkoa bilakatuko da.
Lan eskaintza Lanbidek kudeatuko du, eta interesdunek azaroaren 18tik abenduaren 2ra eman ahal izango dute izena, Lanbideren bitartez.
Lanpostuaren deskribapena eta eskatutako betekizunen informazio zehatza Sagardun Partzuergoaren web-orrian daude eskuragarri.