Albisteak
Atzealdea Sagardo denboraldiko bus zerbitzua, otsailaren 14tik aurrera
2020·02·12
Otsailaren 14an hasiko da martxan txotx denboraldiko garraio zerbitzua, herriko sagardotegietara joateko. Erabiltzaileek 2,00 euro ordainduko dute joan-etorri bakoitza. Geltokia Donostia ibilbidean egongo da.
Ordutegiak eta ibilbideak
20 pertsonarentzako autobus txikiak ibiliko dira joan-etorrian, Donostia ibilbideko geltokitik abiatuta. Sagardotegi hauetan egingo dira geldialdiak:
- Artola
- Astarbe
- Bereziartua
- Etxeberria
- Irigoien
- Larrarte
- Lizeaga
- Mina
- Oiarbide
- Petritegi
- Sarasola
Ordutegiak
Ostiral gaua
- Sagardotegietara joateko, 15 minuturo, 20:30-21:15
- Sagardotegietatik itzultzeko 23:30-00:00
Larunbat eguerdia
- Sagardotegietara joateko, 15 minuturo, 13:30-14:15
- Sagardotegietatik itzultzeko 17:30-18:00
Larunbat gaua
- Sagardotegietara joateko, 15 minuturo, 20:30-21:15
- Sagardotegietatik itzultzeko 23:30-00:00
Zerbitzuaren finantzaketa eta udalaren babesa
Garraio zerbitzua ordainduko dute, alde batetik, erabiltzaileek (joan-etorri bakoitzeko 2,00 euro) eta, bestetik, parte hartzen duten sagardogileek (10.000,00 euroko ekarpena egingo dute). Egin diren estimazioen arabera, bi diru-sarrera horiekin estaliko da zerbitzuaren kostua. Horrela ez bada, hortik gorako kostuaren %60 ordainduko dute parte hartzen duten sagardogileek eta beste %40 Sagardunek. Ekimena herriko sagardogileek, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta udalak landu dute elkarrekin.
Parte hartzen duten sagardogileak
Garraio zerbitzua eskainiko duten sagardogileak hauek dira: Artola, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Irigoien, Larrarte, Lizeaga, Mina, Oiarbide, Petritegi eta Sarasola.