Albisteak
Atzealdea "Sagarberritu" martxan da; sagardo botilak berrerabiltzeko proiektu-pilotua
2019·10·24
2018. urtean Beterri-Buruntza eskualdean kokatzen diren 40 sagardotegietan erabili eta berrerabiltzen diren beirazko botilen datuak bildu ziren eta egindako azterketatik ondorioztatu zen sagardo botilen berrerabilpena indartzeko aukera dagoela, ekonomia zirkularra aktibatuz Gipuzkoako lurralde esparruaren zati honetan.
Egindako ikerketan oinarrituta Beterri- Buruntza Udaletan 1.842.553 botila ekoizten dira eta horietatik %78 berrerabiltzen diren arren, 401.673 botila, hots, %22 berrerabilpen ziklotik kanpo geratzen dira.
Ekonomia zirkularra, garapen iraunkorrean oinarritutako proiektua da eta produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren "bizi zikloa ixtean" oinarritua dago. Beirazko sagardo botilen berrerabilpenarekin botila bakoitzaren iraupena luzatu nahi da, horrela balioa duen ezer ez da botatzen, hots, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzea lortu nahi da.
Proeiktu honek hasieratik izan du helburu sozial nabarmena, izan ere, sagardo botilen bilketa burutzeko, lanpostu premia berriak sortu baitira eta hauek Sartu-Erroak laneratze enpresa eta Beterri-Buruntzako udalen lan hitzarmen-bitartez, Beterri-Errotuz laneratze enpresa sortu eta azken hau ari da proiektua kudeatzen. Irabazi asmorik gabeko sozietatea da eta pertsonen orientazioa, formazioa eta laneratzea sustatzea du helburu.
Plan pilotuaren bidez, etorkizunean beira botilen berrerabilpenak merkatuan izango duen eragina zein den erakutsiko da eta ildo horretatik, esperientziaren transferentzia sustatu nahi da bestelako ekimen eta kontestu geografikoetara zein ekonomikoetara dimentsio handiagoa hartzeko.
Azken finean, eskualde honetako sektore estrategikoetako bat den sagardogintza industria indartu eta balorean jartzeko erronka da: autozufizientzian oinarritutako sistema iraunkorragoa lortzeko, beira botilak gertuen dauden instalazio egokietan tratatzeko, hondakin kopurua jeitsi eta energia kontsumoa murrizteko eta garraioetakoCO2kopurua jeisteko . Horregatik da funtsezkoa eskualdeko herriak eta proiektu hau sustatzen duten eragileek elkarlanean ingrurumena errespetatu eta zaintzeko lanean estrategia konpartituakizatea.
Proiektu hau diruz lagundu du Foru Aldundiko Ingurumen sailak eta sustatzaile nagusi dira, Gipuzkoako Sagardo Elkartea eta Euskal Sagardoaren baitako entitateak. Bestalde, proiektuan laguntzen dihardu San Marko Mankomunitateak, bere baitako garbiguneetan sagardo botialk jasotzeko gune berezitua errazteagatik.
Bukatzeko, esan, herritarrek, sagardotegiez aparte, aukera dute beren botilak Garbiguneetara eraman eta berrerabilpen ziklo honetan ere parte hartzeko.
Informazio gehiagorako: 688 632 073 telefonora edobeterrierrotuz@beterrierrotuz.eus