Albisteak

Atzealdea 2024ko txotx denboraldiaren balorazioa egiteko bilera

Bilera ekainaren 12an egingo da, 18:00etan, Kultur Etxe Zaharrean.

2024·06·07


2024ko txotx denboraldia amaitu da, eta Udalak balorazio bilera bat antolatu du, herritar eta eragile guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Bilera irekia ekainaren 12an izango da, 18:00etan, Kultur Etxe Zaharrean.

Bestalde, eskerrak eman sentsibilizazio kanpainan parte hartu eta balkoi eta leihoetan "SAGAR USTELAK SAGARDOA HONDATZEN DU. NO SEAS LA MANZANA PODRIDA. “JOKATU ARDURAZ”. leloa duten zapiak jarri dituztenei. Sentsibilizazio kanpaina abiatu den lehenengo urtea da, eta herritar askok parte hartu dute. Eskerrik asko! Nahi duenak zapia gorde dezake edo datorren urterako jarrita utzi.