Albisteak
Atzealdea Pump Track pista zabalik
2021·04·29
Pump Track pista skatean oinarekin bultzatu gabe edota txirrindan pedalei eman gabe egin daitekeen zirkuitua da; inertziaz, jauzi eta peralteen bidez lortzen da bultzada egitea, eta skatearrak edo txirrindulariak duen abilezia erabiliaz.
Astigarragako Pump Track pista, herritarrek 2018ko aurrekontu partehartzaileetan aukeratu zuten. Arrobitxulo auzoan kokatuta dago eta guztira, 1.200 metro karratuko azalera du.
Bi ibilbide ditu; bata zirkuitu txikia, maila errazekoa dena eta 50 metroko luzera duena; eta bestea, zirkuitu handia, maila ertaina eta aurreratua duten erabiltzaileentzat , oinarrian 105 metroko luzera duena, eta maila altuko barianteak gehituaz, 157 metro dituena.
Erabilera arauak
- Ordutegia errespetatu behar da, 9:00etatik 22:00etara.
- Kaskoa jantzita eraman behar da.
- Besteekiko segurtasun tartea zaindu behar da, egokiena erabiltzaile batetik bestera 5 metroko tartea uztea da.
- Zirkuituaren noranzkoari jarraitu behar zaio.
- Adingabeak heldu baten begiradapean egon behar du.
- Ezin da ibilgailu motordunik erabili.
- Ezin da txakurrekin sartu.
- Ezin da zirkuituan oinez ibili.
- Koronabirusak eragindako osasun egoera dela eta, gehieneko aforoak errespetatu behar dira:
- Zirukuitu txikian: 10 pertsona
- Zirkuitu handian: 31 pertsona
Ikastaroak
Maiatzean eta ekainean Pump Track pistan txirrindarekin oinarrizko teknikak lantzeko ikastaroak eskainiko dira, 9 urtetik (LH3) gorako haur eta gazteentzat.
- 1.txanda: maiatzaren 24tik 27ra, egunero, 18:00etatik 19:15era, Pump Track pistan.
- 2.txanda: ekainaren 21etik 24ra, egunero, 18:00etatik 19:15era, Pump Track pistan.
Izen emate epea maiatzaren 17tik 21era izango da, kiroldegian eman behar da izena.
Ikastaroa ematen den egun eta orduetan pista erreserbatuta egongo da, publikora itxita egongo da.