Albisteak
Atzealdea Pump track pistaren obrak martxan eta haur parke berritua Arrobitxulo auzoan
2021·02·17
Arrobitxulo bidea eta Izaskun kalearen arteko track pista eraikitzen hasi dira
2018ko aurrekontu partehartzaileetan herritarrek aukeratutako proiektua da Pump track pistarena.
Pumptrackak inertzia zirkularren zirkuituak dira eta maila guztietako erabiltzaileei daude zuzenduta.
Zirkuitua asfaltozkoa izango da, horrek bizikletentzat, patinentzat, monopatinentzat eta mikropatinentzat egokia izatea ahalbidetzen du eta helduleku ezin hobea eskaintzen du, baita gainazala bustita dagoenean ere.
Instalazio hau ahalik eta erabiltzaile gehienek erabiltzea nahi du Udalak. Erabiltzaile horiei guztiei erantzuteko, instalazio funtzionala eta balioaniztuna egingo da, non adituek entrenatu eta teknikak garatu ahal izango dituzte eta hastapeneko erabiltzaileek pista eroso eta seguru batean praktikatu ahal izango duten.
Poolsport Soluciones S.L enpresak garatuko du obra eta 6 asteetako iraupena izango du. Aurrekontua 73.000 eurokoa (BEZ barne) da.
Haur parke berritua Arrobitxulo plazan
Arrobitxulo plazako haur parkean hainbat elementu egoera txarrean edota zikinak zeudenez, konponketa- eta mantentze-lanak egin ditu Udalak.
Egoera txarrean zeuden joko-elementuak aldatu dira (bi kulunkak, txirristra handia eta txirristra txikia), zikin edo egoera txarrean zeuden panelak eta bestelako elementu batzuk berritu dira, eta kautxuzko segurtasun-zoruan zeuden eremu irekiak konpondu eta gainerako zorua sakon garbitu da.
Aurrekontuari dagokionez 15.000 euro inguru (BEZ barne) erabili dira, eta Ganboa Lan, S.L izan da lanak bideratu dituen enpresa.