Albisteak

Atzealdea Pump track ikastaroa Astigarragan irailaren 19tik 22ra

Izen-emateak irailaren 5etik aurrera egin behar dira Astigarragako kiroldegian edo kiroldegiko aplikazioaren bidez.

2022·08·31


2021ean, Astigarragako Arrobitxulo auzoan dagoen pump track pista ireki zenean, bizikletarekin oinarrizko teknikak lantzeko ikastaroak eskaini ziren.

Oraingo honetan ere, bizikletan trebatzeko ikastaro bat egingo da, irailaren 19tik 22ra, biak barne, 18:00etatik 19:00etara.

Ikastaroa 2013an edo lehenago jaiotakoei zuzenduta dago eta 21 euroko prezioa izango du kiroldegiko abonatuentzat eta 26 eurokoa abonatu ez direnentzat.

Irailaren 5ean zabalduko da izena emateko epea. Kiroldegian edo kiroldegiko aplikazioaren bidez eman daiteke izena.

Beste ikastaroak

2022/23ko ikastaroen denboraldia irailaren 5ean hasiko da kiroldegian. Ikastaro batzuetan oraindik leku libreak aurki daitezke.

Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko: