Albisteak
Atzealdea Prostituzioa eta sexu-esplotazioa helburu duen salerosketaren kontra saretzen
2019·10·25
Harituz Elkarteak pentsamendu feministaren II.topaketa antolatu du urriaren 26an, Donostiako aquariunen. Egun osoko jardunaldiak izango dira, 9:00-14:00 eta 16:00-19:30.
Indarkeria sexistaren aurkako Matazak proiektuaren barruan antolatu dira, eta prostituzioa eta sexu-esplotazioa izango da landuko den gaia.
Garbiñe San Miguel kazetaria izango da aurkezlea. Gaiaren nondik-norakoak azaltzeko, zenbait hizlari gonbidatu dituzte eta mahai inguru bat ere egingo da Euskal Herrian esku hartzeko eremua zein den eztabaidatzeko. Jessica Murillo, berdintasunean eta genero-indarkerian bitartekotzan aditua den kazetaria izango da moderatzailea.
Amaieran, jardunaldiaren itxierarekin batera, 2019ko Mataza Feministak I.saria banatuko da. Sari honek, indarkeria sexistaren agerpen ezberdinen aurkako, sentsibilitatean, ikusgarritasunean, prebentzioan eta jardueran duten konpromezuagatik nabarmentzen diren pertsonak edo kolektiboak saritzea du helburu.