Albisteak

Praktikatu eta Bizi euskaraz, etxetik

3
"Praktikatu", AEKren zerbitzua da. 2005etik daramate hainbat gune soziolinguistikotan euskarazko harreman-sareak sortzen eta ekintza-planak sustatzen eta koordinatzen. Etxean gelditzeko agindua indarrean dagoenetik, Praktikatu zerbitzuko kide eta herrietako dinamizatzaileek plangintzak egokitu dituzte eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko lanean ari dira.

2020·04·06


www.praktikatu.eus webgunean etxetik euskara praktikatu eta euskaraz bizitzeko tresnak daude herritarren eskura. 

Mintzapraktika

Itxialdiak irauten duen bitartean mintzapraktika-saioak bideo-deien bitartez egingo dira. Horretarako, herriko dinamizatzailearen laguntza izango dute herritarrek, berak antolatu eta koordinatuko ditu hitzorduak. Taldekideek, aldiz, eguna, ordua eta iraupena aukeratuko dute.

Ekintza osagarriak

Mintzapraktikaz gain, etxetik euskaraz aritzeko beste zenbait aukera ere eskaintzen dituzte webgunean. Esaterako, lehendik eskaintzen diren ekintzak egungo egoerara egokitu dira, etxetik aritzeko aukera eskainiz. Horien artean daude, tailerrak, ikastaroak, lehiaketak, euskaltegiko ariketak, besteak beste.

Baliabideak

Euskaraz bizitzeko baliabideen zerrenda zabala eskaintzen dute "Praktikatu" egitasmoko kideek. Bertan, helduentzat materiala, familia osoa entretenitzeko materiala eta baita ikasmateriala ere aurki daiteke.

  • Helduak:
    • Hedabideak
    • Literatura
    • Zientzia
    • Filmak/ saioak/ telesailak
    • Sukaldaritza
    • Kirola/ osasuna
    • Musika/ bertsolaritza
    • Kultur sorkuntza
    • Bisitak-museoak
    • Monografikoak
  • Familiak:
    • Orokorra/ jolasak/ eskulanak/ museoak
    • Filmak/ saioak/ telesailak/ ipuinak/ abestiak
    • Kirola/ erronkak
  • Ikasmaterialak

 

1 2 3