Albisteak

Posta bidezko botoa emateko epea uztailaren 10ean bukatuko da

Uztailaren 12an hauteskundeak egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Postaz bozkatu nahi duten pertsonek uztailaren 10era arte egin ahal izango dute Posta-Bulegoetan. Aurrez eskaria egin beharko dute, uztailaren 2ra arte izango dute epea.

2020·06·23


Posta bidezko botoa eman nahi baduzu, pausu hauek jarraitu behar dituzu:

  1. Posta-Bulego batean posta bidez bozkatzeko eskaera egin, uztailaren 2ra arte.
  2. Dokumetazioa gutun ziurtatu baten bidez jasoko duzu adierazitako helbidean, ekainaren 22tik uztailaren 5era bitartean.
  3. Posta-Bulego batean botoa aurkeztu (gutun-azal ofizialaren barruan hautesle erroldako inskripzio ziurtagiria eta bozkatzeko gutun-azala boto papera barruan duela), uztailaren 10era arte.

Astigarragako Posta-Bulegoaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:30
  • Larunbata: 9:30-13:00
  • Igandea: Itxita