Albisteak
2021·11·23
Lehen lau hilabeteko datuek erakusten dute nabarmen hobetu dela sailkatuta jasotako hondakinen kopurua. Aurreko urteetako epealdi berean (uztailetik urrira) industria eremuko gaikako bilketa %80 inguru izan zen eta aurten, zerbitzu berriarekin, %87.
Taula: Industria eremuan hondakinen gaikako bilketaren portzentaia (%)
Uztaila | Abuztua | Iraila | Urria | Uztaila-Urria | |
2018 | %79,92 | %79,94 | %78,89 | %77,50 | %79,03 |
2019 | %78,36 | %84,82 | %76,32 | %77,44 | %79,38 |
2020 | %82,05 | %79,41 | %75,28 | %82,84 | %80,15 |
2021 | %84,47 | %89,52 | %89,54 | %87,79 | %87,64 |
Zerbitzu berriak Astigarragako poligonoetako (Troia, Txalaka, Bidebitarte, Zamoka eta Ubarburu) lantegietako hondakinak biltzen ditu atez ate. Guztira 498 enpresen hondakinak jasotzen ditugu.
Poligonoetako bilketa zerbitzuan gaika jasotzen dira birzikla daitezkeen honako hondakin frakzioak: egurra, papera-kartoia, ontzi arinak, biohondakina, filma, porexpana (poliestireno hedatua / styrofoama) eta flejeak. Horrez, gain, material ez birziklagarriak ere jasotzen dira, hala nola, hondakin inerteak eta errefusa.
Zerbitzu berriarekin, birziklatzera bideratuko den sailkatuta bildutako materiala %18 gehiago izan da lau hilabeteotan (urte osorako aurreikuspena 148.000kg gehiago izatea da). Horrekin batera, erraustegira eta zabortegira bideratu dena %39 jaitsi da lau hilabeteotan (urte osorako aurreikuspena 88.000kg gutxiago izatea da).
Ikuspegi ekonomikotik, zerbitzu berriaren bideragarritasun azterketan egindako aurreikuspen onenak gainditu dira eta gaika bildutako hondakinen salmentaren eta erabiltzaileek ordaintzen duten tasaren dirusarreren bidez osorik finantzatzea aurreikusten da. Zerbitzu horri buruzko informazioa ikus hemen: https://www.astigarraga.eus/eu/poligonoetako-bilketa