Albisteak

Atzealdea Plaza libreak kiroldegiko ikastaro gehienetan

Urriaren batean hasiko da kiroldegiko ikastaroen kurtso berria heldu zein haur eta gazteentzat. Oraindik bada lekurik izen-emateko ikastaro gehienetan.

2019·09·18


Helduak

Helduen kasuan kurtso honetan 764 plaza eskaini dira. Dagoeneko 482 ikasleek eman dute izena, eta 154 plaza huts daude.

Bi ikastaro berri eskaini dira aurten; bata, Bungee air fit da, grabitaterik gabeko kirola soka edo arnes bati txintxilik egiten dena; eta bestea, strong by zumba da, zumbaren modalitate berri bat, intentsitate altuko ariketa eta mugimenduak musikaren doinuaz eginda.

Aurten ere, jende gehien bildu duen ikastaroa ziklo indoor izan da.

Plaza hutsak*

  • Aireko pilatesa: Ostegunetan 17:30etan eta 19:30tan 3 plaza libre bakoitzean.
  • Bungee air fit: Asteartetan 15:00etan eta ostiraletan 18:00etan 5 plaza libre bakoitzean.
  • Pilatesa: Astearte-osteguneko 9:15etako taldean plaza bakarra libre eta astelehenetan 20:30etan 3 plaza.
  • Gimnasia 65+: Astearte-ostegun 10:30tako taldean 14 plaza libre.
  • Fit pump: Ostegunetan 15:00etan 5 plaza libre, eta astelehen-asteazken 19:30etako taldean 7 plaza.
  • Ziklo indoor: Astearte-ostegun 10:30etako taldean 9 plaza libre, eta astelehen-asteazken 17:15etako taldean plaza bakarra.
  • Aerofit: Astelehenetan 20:00etan 9 plaza libre.
  • Zumba: Astelehenetan 19:00etan 4 plaza libre eta asteazkenetan 20:30etan 7 plaza.
  • Strong by zumba: Astelehenetan 18:00etan 12 plaza libre. Asteazkenetan 15:00etan 9 eta 18:00etan 12 plaza libre. Ostegunetan 9:15etan 12 eta 20:30etan 14 plaza libre.
  • TXR: Astelehenetan 9:15etan eta 18:30etan 2 plaza libre bakoitzean. Asteazkenetan 9:15etan 8 plaza.
  • Bosu xtreme: Ostegunetan 18:30etan 4 plaza libre.

Haur eta gazteak

Haur eta gazteen ikastaroei dagokionez 185 plaza eskaini dira eta 69 ikasleek eman dute dagoeneko izena. Zumba kids izan da ikasle kopuru gehiena bildu duen ikastaroa. Oraindik badira 47 plaza libre betetzeko.

Plaza hutsak*

  • Zumba kids: 4-5 urte bitarteko haurrentzat ostegunetan 12:00etan 2 plaza libre.4-7urte bitartekoentzat astelehenetan 17:00etan 7 plaza libre. 6-9 urte bitartekoentzat ostegunetan 13:15etan 7 plaza libre eta adin berekoentzat asteartetan ordu berean 8 plaza libre.
  • Jump fit kids: 5-7 urte bitarteko haurrentzat asteazkenetan 12:00etan 8 plaza.
  • Bungee fit kids: 9-11 urte bitartekoentzat ostiraletan 17:00etan 4 plaza libre.
  • Ziklo gaztea: 12-15 urte bitarteko nerabeentzat astelehenetan 18:15etan 11 plaza libre.

 *plaza kopurua jendearen izen-emateen arabera aldatuko da