Albisteak

Atzealdea Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua Astigarragan

Gaur aurkeztu da Plax! sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua Astigarragan. Sexu eta bikote zailtasunak dituzte herritarrei aholkularitza eskaintzeko zerbitzua da. Hilean 5 orduz eskainiko da eta aurrez hitzordua eskatu beharko da arreta pertsonalizatua jasotzeko.

2020·09·29


ASTIGARRAGA, TRATU ONEN EROTISMOAREKIN

Gizon eta emakumeek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan. Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Astigarragako Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Arreta pertsonalizatua helduentzako izango da, bakarka edo bikotean erabili ahal izango da.

Zerbitzua erabiltzeko aurrez hitzordua eskatu beharko da 656 544 606 telefonoan edo udal webgunearen bitartez. Arreta pertsonalizatuak, aurrez aurre Kultur Etxe zaharrean eskainiko dira edo telematikoki beharrezkoa denean.

Hernaniko Udalarekin elkarlanean arituko da, eta zerbitzua eskaintzeaz gain, gaiaren inguruan sentsibizatzeko kronikan zenbait artikulu argitaratuko dira.

Hauek dira, besteak beste, aholkularitza gunean landu daitezkeen gaiak:

  • Kontaktu intimorako modu berriak ezagutu.
  • Errutinatik atera. Zeure gorputza ezagutu.
  • Orgasmoak sentitzen ikasi.
  • Jeloskortasunak sortutako gatazka egoerei aurre egin.
  • Aldizkako eta zehaztu gabeko bikote harremanak kudeatu.
  • Menopausiak sortutako aldaketa eta gogo berriei erantzuna eman.
  • Zure klitoria zein beste batena gidatzeko baimena atera.
  • Seme-alaben jaiotzaren ostean, esperientzia erotikoak indarberritu.
  • Isurketa egoeretan kontrol gehiago lortu. Erekzio gaitasuna suspertu.
  • Bikote eztabaidak gutxitu. Zauriak sendatu.
  • Sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi.
  • Lagundutako ugalketa egoeran oreka erotikoa aurkitu.
  • Armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza lortu.
  • Erakargarritasuna handitu eta bikote harreman bat hasteko gai izan.
  • Gaixotasun larri batekin edo ondoren erotismoa berreskuratu.
  • Seme-alaben sexu-hezkuntzarako irizpideak jaso.
  • Sentitutako sexua koherentziaz bizitzeko aliantzak eta baliabideak lortu.