Albisteak

Atzealdea Plan orokorrerako proposatu diren hiru sub-alternatiben inguruko ekarpen eta iritziak jasotzeko galdetegia martxan jarri du Astigarragako Udalak

Hiru sub-alternatiba proposatu dira etxebizitza-kopuruari dagokionez: Lehenengoak 750 etxebizitza aurreikusten ditu, bigarrenak 566 etxebizitza eta hirugarrenak 338 etxebizitza.

2022·11·18


2021eko otsailaren 23an hasi zen Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenarekin lotutako parte-hartze prozesua eta azaroaren 3an, Udalak, Plan Orokorraren berrikuskepena idazten ari den taldeak landutako 3 sub-alternatibak aurkeztu zituen.

Hiru sub-alternatibek aurreko saioetan adostutakoa dute oinarrian: batetik, herriaren konpaktazioaren alde egiten dute, hau da, ahalik eta espazio berri gutxien okupatzen aldeko apostua egiten da; eta bestetik, Bidebitarteren berklasifikazio partziala sustatzen da.

Gainera, udal gaindiko lege eta arautegiek exijitzen dituzten baldintzak kontuan hartuz egindako alternatibak dira, hala nola, Eusko Jaurlaritzak onartutako legediak (Lurralde Antoamenduaren Gidalerroak) etxebizitza kopuruarri dagokionez. Plan Orokor berriak gehienez, 1.291 etxebizitza kopuru aurreikus ditzake eta gutxienez, 325 etxebizitza.

Hala ere, herriak azken urteetan jasan duen hazkundea moteltzeko helburuari eusten zaionez, sub-alternatiba bakar batek ere ez da gehieneko etxebizitza kopuru horretara gerturatzen. Etxebizitza gehien aurreikusten dituen sub-alternatibak 750 etxebizitza aurreikusi ditu.

Kontuan hartu behar da, gainera, indarrean dagoen Plan Orokorrak (2010ean onartutakoa) 1.670 etxebizitza aurreikusi zituela eta guztira 1.330 etxebizizita inguru eraiki direla. Beraz, proposatzen den sub-alternatiben artean, gehienez ere, egungo Plan Orokorrak jasotzen zituen etxeen erdiak eraikitzea aurreikusten da.

Edonola ere, sub-alternatiba hauetako bakoitzak Astigarragako herriak hurrengo 15 urteetan izango den ibilbide posiblea irudiktzen du. Herria nondik eta nola garatuko den, jarduera ekonomikoetarako lur-zoruak zein izango diren, udal-ekipamendu eta azpiegituren aurreikuspena...

Sub-alternatiba (C-D 1). Etxebizitza gehien aurreikusten duen sub-alternatiba. 750 etxebizitza.

Deskribapen laburra:

Portutxoko eremuan 395 etxebizitza aurreikusten ditu, Txoritokieta Bidetik Alorrenea bidera artean, Galtzaur kaletik magalean gora. Mendiaundi-Anibarren, DBHko instituaren jarraian, 107 etxebizitza inguru aurreikusten dira. Egungo Plan Orokorrak (2010ean onartutakoak) aurreikusten dituenak baina 123 etxebizitza gutxiago.

Ergobian bi helburu asetzeko planteamendua landu da: batetik, Ergobiako plazatxoaren identitateari eusteko apostua egin da (egun herrian mantentzen den gune historiko bakanetakoa delako) eta bertan dauden bizilagunen eskaerei erantzuteko, etxebizitza eremua Txalaka industriagunera zabaltzea aurreikusten da, guztira, 67 etxebizitza eraikitzeko aukera bermatuz.

Azkenik, Bidebitarten, Urumea eta ibai-parkera begira, 66 etxebizitza egiteko eremua proposatzen da. Egun, jarduera ekonomikoetarako zuzenduta dagoen eremu bat, etxebizitza erabilera pasako litzateke.

Santiagomendin eta Oialumen ere aurreikusten dira etxebizitza garapenak, baina egungo Plan Orokorrak aurreikustakoak baino gutxiago eta tokiko ekipamenduak planteatuz, batez ere, kirol- zein auzo-ekipamenduak. Auzo hauetarako proposamena 3 sub-alternatibetan mantendu da.

Guztira 750 etxebizitza eta horietatik 289 Babes Ofizialeko Etxebizitzak ahalko lirateke izan eta 141 tasatuak.

Ikusi planoa

Sub-alternatiba (CD-2). Erdibideko etxebizitza kopurua. 566 etxebizitza.

Deskribapen laburra:

CD-1 alternatibaren planteamendua murrizten da Portutxoko eremuan, etxebizitza kopurua 255 etxebizitzara mugatuaz. Mendiaundi-Anibarren, DBHko instituaren jarraian, 107 etxebizitza beharrean, 87ra mugatzen da etxebizitza kopurua.

Ergobirako proposamena C-D 1 sub-alternatiban proposatzen dena mantentzen da eta Bidebitarten 42 etxebizitza aurreikusten dira, CD-1 alternatiban baino 24 etxebizitza gutxiago.

CD-1 sub-alternatibak Santiagomendi eta Oialumerako egindako proposamena mantentzen da.

Guztira 566 etxebizitza eta horietatik 195 Babes Ofizialeko Etxebizitzak ahalko lirateke izan eta 105 tasatuak.

Ikusi planoa

Sub-alternatiba (CD-3). Etxebizitza kopuru txikiena aurreikusten duena. 338 etxebizitza.

Deskribapen laburra:

Portutxoko eremuan etxebizitza kopurua 60 etxebizitzara mugatzen da, Galtzaur kalearen alboan soilik aurreikusiko lirateke etxebizitza garapenak, magalean gora gehiegi egin gabe. Mendiaundi-Anibarren, DBHko instituaren jarraian, C-D 2 sub-alternatibak proposatzen dituen kopuru bera, 87, mantentzen ditu.

Ergobirako etxebizitza kopurua murrizten da, batik bat, Txalaka inguruan aurreikusten zen etxebitzitza bloke bat gutxiago eginez, hau da, etxebizitza kopurua 52 etxebizitzetara mugatzen da (15 etxebiztza gutxiago).

Bidebitarten aldiz, jarduera ekonomikoetatik etxebizitza erabilerararen transformazioa 24 etxebizitzara mugatzen da.

Guztira 338 etxebizitza eta horietatik 91 Babes Ofizialeko Etxebizitzak ahalko lirateke izan eta 59 tasatuak.

Ikusi planoa

Laburpen-taula

Taula honek gaur egun indarrean dagoen Plan Orokorra (2010ean onartutakoa) eta 3 sub-alternatiben ezaugarri bereizgarrienak jasotzen ditu:

 

Gaur egungoa

Sub-alternatiba

C-D 1

(750 etxe)

Sub-alternatiba

C-D 2

(566 etxe)

Sub-alternatiba

C-D 3

(338 etxe)

Hiru-lurra (m²)

1.133.741

1.113.183

1.106.076

1.101.91

Bizitegirako eremua (m²)

471.351

429.067

406.408

391.621

Jarduera ekonomikoak (m²)

662.930

641.376

642.851

642.851

Espazio libre eta berdeguneak (m²)

57.723

118.908

106.087

1000.444

Ekipamenduak (m²)

36.484

44.654

46.548

46.548

Etxebizitza kopurua

1.670

750

566

338

Babes Ofizialeko etxebizitzak

351 (%21)

289 (%38)

195 (%34)

91 (%27)

Etxebizitza tasatuak

66 (%4)

141 (%19)

105 (%19)

59 (%17)

Prezio hitzartutakoak

117 (%7)

0 (%0)

0 (%0)

0 (%0)

Etxebizitza libreak

1.136 (%68)

320 (%43)

266 (%47)

188 (%56)

 

Hau guztia, azaroaren 3an egindako batzarrean azaldu zen eta batzarrean parte-hartu zuten herritarrek euren ekarpen, kritika eta iradokizunak emateko aukera izan zuten.

Orain, Udalaren asmoa gainontzeko herritarrei euren ekarpenak, kritikak eta iradokizunak egiteko aukera zabaltzea da.

Horretarako, informazioa guztia Gure bidea webgunean, Plan Orokorraren berrikuspenerako prestatu den web orrian, informazio guztia argitaratu da eta galdetegi bat prestatu da herritarren iritzia jasotzeko baliabide gehigarri moduan.

Gainera Plan Orokorraren idazketa taldeko arkitektoak osatutako azalpen bideoa ere argitaratu da sub-alternatiben informazio osatuagoa bat eskaintzeko:

 

Informazio honekin guztiarekin, herritarrak 15 egun izango dituzte euren iritzia emateko galdetegiaren bitartez. Azken eguna abenduaren 2a izango da.

Behin iritzi eta ekarpen guztiak jasota, eta hauek kontuan hartuz, udalak Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua onartuko du eta gutxienez 2 hilabeteko epean egongo da jendaurrean alegazioak eta erreklamazioak egiteko.

Bi hilabete horietan, udala, auzoz auzo joango da aurrerapen dokumentuaren nondik norakoak azaltzen, herritar eta auzotarrek aukera izan dezan ekarpenak egiteko edo dena delakoa alegatzeko.

Aurrerapen dokumentuaren onarpena, jendaurreko argitalpena eta alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, Udalak hasierako onarpena emango lioke Plan Orokorrari eta orduan ere alegatzeko epea zabalduko litzateke. Honen guztiaren ondoren etorriko litzateke azkenik Plan Orokor berriaren behin-betiko onarpena.