Albisteak

Plan Orokorraren aurrerapena uztailaren 14ra arte egongo da jendaurrean

Iradokizunak aurkezteko epea amaitutakoan, idazketa-taldeak juridikoki eta teknikoki aztertuko ditu, eta, ondoren, banan-banan erantzungo ditu.

2023·07·12


Urtearen amaierarako alternatiba eta iradokizun guztiak aztertu eta erantzungo direla aurreikusten da. Prozesu hori amaitutakoan, hurrengo urratsa Plan Orokorra idazteko zenbait helburu eta irizpide finkatzea izango da.

Iradokizunak aurkezteko azken egunak

Plan Orokorraren aurrerapenari iradokizunak eta alternatibak aurkezteko epea uztailaren 14an amaituko da. Izapidetze elektronikoaren bidez egin daiteke udal webgunrean, baita udaletxeko erregistroan ere.

Ikusi dokumentuak: 2023ko Plan Orokorra: Aurrerapena