Albisteak
Atzealdea Pintaketak Kultur Etxe Zaharreko fatxadan
2022·05·11
Udalak gogorarazi nahi du Kultur Etxe Zaharreko eraikinean zerbitzu publikoak eskaintzen direla (Berdintasuna, Enplegua, AEK, Gaztelekua, Sagardoetxea…), gainontzeko udal eraikinen errespetu bera zor zaiola Kontxa Etxeberriak Astigarragari utzitako ondareari. Ez eraikinak, ez herriak ez du horrelako mespretxurik merezi.
Kultur Etxe Zaharraren itxura zikina konpontzeko, Udalak laster abiatuko ditu fatxada zuriz margotzeko lanak; noski, horrek dakarren kostu ekonomiko handiarekin. Gogora dezagun, horrelako eraikinen mantentze-lanak herritar guztien poltxikotik ordaintzen direla, eta beraz, batzuen jardun okerrak denok ordainduko ditugula.
Ezinbestekoa da zoritxarreko pintaketak egin dituztenek euren jarrerak errotik moztea. Hau horrela dela ziurtatzeko, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Udalak.
Bestalde, gogoratu nahi dugu duela 4 hilabete inguru Kultur Etxe Zaharraren sarreran antzeko pintaketak agertu ziren, baita bertako materialen hondatzea ere. Egoerak okerrera ez egiteko, sarreran bertan kamerak jarri ziren.
Herriko eraikinen mantentzea denok ordaintzen dugu, zain dezagun herria!!!