Albisteak

Pertsona, langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Beterri-Buruntzak

Zerbitzu honen helburua herritarrek enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzuen kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura-jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da.

2020·05·06


Zerbitzu honen bidez, bi kontsulta mota egin ahalko dira:

  • Enplegu orientazioa eta hainbat kudeaketa izapidetzeko laguntza teknikoa: Enpleguarekin lotura duten zalantzak (langabezia edo DSBE/RGI eskaera edo berritzea, ERTEi buruzko kontsultak…) argitu eta tramite ezberdinak aurrera eramateko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza teknikoa emateko zerbitzua.
  • Diru-laguntza eta neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua: Alarma-egoeraren eraginpean dauden pertsonei eta familiei zuzendutako neurriei, laguntza ekonomikoei eta gizarte-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua.

Beterri-Buruntzako webgunean dagoen galdetegiaren bidez kontsulta eginez jaso daiteke zerbitzua.