Albisteak
Atzealdea Pelotari kaleko obrak
2026·01·14

Udalak udalerriko bidegorrien sarea osatzeko duen proiektuaren baitan, Pelotari kaleko bidegorriaren lanekin hasi da.
Pelotariko bidegorria Donostia ibilbidetik doanarekin lotuta geratuko da, eta hau izango da etorkizun batean DBHko ikastetxera iritsiko den bidegorriaren lehen zatia. Etorkizun batean Kale Nagusian (Pelotari-Galtzaur) eta (Galtzaur-DBH) eraikiko da.
Pelotari kaleko bidegorriaren obraren iraupena bi hilabete eta erdikoa izango da eta 428.120,08 eurokoa da (BEZa eta gastu guztiak barne) aurrekontua du.
Aldaketak trafikoan
Lan hauek hainbat eragin sortuko dituzte trafikoan eta herritarrei eskatzen diegu seinaleetako jarraibideak betetzeko. Pelotari kaleko bidegorriaren lanak bi faseetan egingo dira. Lehenengo fasea urtarrilaren 15ean hasi zen eta Txokotxo kalea itxi da Pelotaritik. Beraz, sarbidea Donostia ibilbidetik izango da eta irteera Lanberri kaletik.
Urtarrilaren 22tik aurrera Pelotari kalea norabide bakarrekoa izango da, Donostia ibilbidetik Kale Nagusirantz sartuz.
Bigarren fasean, Pelotari kalea noranzko bakarrekoa bilakatuko da, Donostia ibilbidetik Kale Nagusiruntz. Aldi berean, Lanberri kalea itxiko da Pelotaritik eta noranzkoa aldatuko da, goraka, Galtzaur aldera egin beharko da. Aldi berean, Donostia ibilbidetik sartu eta Txokotxo kaletik ere egin ahal izango da irteera.
Aurrerago, beste aldaketa puntual batzuk izango dira trafikoan eragina izango dutenak, besteak beste, zebrabideak egiteko. Horien berri aurrez emango du Udalak.
Aparkalekuak
Obrak aurrera egin ahala, Pelotari kaleko aparkaleku batzuk ere okupatzen joango dira, eta horiek ezingo dira erabili obra amaitu arte. Hori horrela, Udalak, hainbat pintaketa lan egingo ditu inguruan aparkalekuak irabazteko, besteak beste, Donostia ibilbidean eta Bidebitarteko sarreran.


