Albisteak

Atzealdea Pelotari kaleko azken margoketa lanak egingo dira gaur eta bihar

Lanberri kaleko noranzkoan aldaketa egongo da: Galtzaur kaletik Lanberri kaleko zubiraino jaisteko aukera egongo da eta Pelotari Kaletik zubiraino heltzekoa.

2026·07·02


Pelotari Kalean azken margoketa lanak egingo dira gaurtik hasita bihar arte, eta obra bukatutzat emango da. Martxoan eta ekainean asfaltatze lanak egin ziren, eta orain, azken pintaketak egingo dira. 

Lanberri kaleko noranzkoan aldaketa egongo da: Galtzaur kaletik Lanberri kaleko zubiraino jaisteko aukera egongo da eta Pelotari Kaletik zubiraino heltzekoa.  Zubiaren parean Auspero aldera (eskuinera) edota Errekatxo aldera (ezkerrera) hartu ahal izango da; bigarren honetatik Txokotxo kalera joateko aukera egongo da, eta hortik biribilgunera edota berriz Pelotari kalera.