Albisteak
Atzealdea Pelotari kaleko azken margoketa lanak datorren asteartera atzeratu dira euria dela eta
2026·07·03

Pelotari Kalean azken margoketa lanak datorren asteartera atzeratu dira euria dela medio, eta obra bukatutzat emango da. Martxoan eta ekainean asfaltatze lanak egin ziren, eta orain, azken pintaketak egingo dira.
Lanberri kaleko noranzkoan aldaketa egongo da: Galtzaur kaletik Lanberri kaleko zubiraino jaisteko aukera egongo da eta Pelotari Kaletik zubiraino heltzekoa. Zubiaren parean Auspero aldera (eskuinera) edota Errekatxo aldera (ezkerrera) hartu ahal izango da; bigarren honetatik Txokotxo kalera joateko aukera egongo da, eta hortik biribilgunera edota berriz Pelotari kalera.
