Paperezko Kultur Agenda etxean jaso nahi dutenek izena eman behar dute
2022·05·03
Orain arte, Kultur Agendaren 3200 ale postontzietan banatzen ziren herrian etxe guztietara. Ekainetik aurrera, ordea, paperean jasotzeko interesa duten herritarrek soilik jasoko dute etxean. Izan ere, geroz eta erabiltzaile gehiagok jasotzen dute kultur informazioa whatsapparen, Udalaren webgunean edo sare sozialen bidez.
Agenda etxean jasotzeko eskaera gutxi egon dira oraingoz, 100 eskatzaile baino gutxiago, baina ez dago epe zehatzik eskaera egiteko; izen-ematea zabalik egongo da.
Paperezko kultur agenda etxean jasotzeko bi bide daude:
- Erribera kulturguneko harreran inprimaki bat betetzea (Maiatzeko agendan azken orrian dago)
- Udalearen webgunean formularioa betetzea.
Diseinua
Banaketaz gain, diseinua ere aldatu zaio kultur agendari.
Aurreko agenda kulturalak, 9 urtez izan dugunak, triptiko formatua zuen, eta oraingoak, berriz, liburuxka formatua. Horrela, informazioa argiago eta modu errazagoan ikus daiteke.