Albisteak
Atzealdea Otsailaren 9an hasiko da Pelotari kaleko obren bigarren fasea, eta Lanberri kaleko irteera itxita geratuko da
2026·02·06

Udalak udalerriko bidegorrien sarea osatzeko duen proiektuaren baitan, Pelotari kaleko bidegorriaren lanekin hasi zen urtarrilean. Pelotariko bidegorria Donostia ibilbidetik doanarekin lotuta geratuko da, eta hau izango da etorkizun batean DBHko ikastetxera iritsiko den bidegorriaren lehen zatia. Etorkizun batean Kale Nagusian (Pelotari-Galtzaur) eta (Galtzaur-DBH) eraikiko da.
Pelotari kaleko bidegorriaren obraren iraupena bi hilabete eta erdikoa izango da eta 428.120,08 eurokoa da (BEZa eta gastu guztiak barne) aurrekontua du.
Aldaketak trafikoan
Dagoeneko obren lehen fasea egin da, eta otsailaren 9an, astelehenean, hasiko da bigarren fasea. Horrek aldaketak eragingo ditu trafikoan. Alde batetik, orain arte itxita egon den Txokotxo kalea irekiko da, eta Lanberri kaleko irteera, berriz, itxita egongo da. Hori dela eta, Auspero kaletik jaisten diren ibilgailuek eskuinerantz egin beharko dute Errekatxo kaletik, Txokotxo plazatik irteeko.
ikus norabideak planoan

Pelotari kaleari dagokionez, norabide bakarrekoa izaten jarraituko du, Donostia ibilbidetik kale Nagusirantz, Txokotxo plazatik irteterakoan izan ezik, bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dela.
Pelotari kaleko aparkalekuek okupatuta jarraituko dute obrak amaitu arte.
Aurrerago, beste aldaketa puntual batzuk izango dira trafikoan eragina izango dutenak, horien berri aurrez emango du Udalak.
