Albisteak

Atzealdea Otsailaren 4an egingo du lehen bilera irekia Euskaraldiko Astigarragako lantaldeak

Hitzordua Erribera kulturgunean izango da, 18:30ean.

2025·01·24


Euskaraldiaren, euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduaren, laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean.

Astigarragan ere aurki hasiko dira prestaketa lanekin, hori dela eta, otsailaren 4an lehen herri biltzarra deitu dute, batzorde-eragilea osatzeko helburuarekin.

Biltzarra herritar guztientzat irekia izango da, edonork parte har dezake.