Albisteak
2023·01·26
Xaguxar, AEK eta Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da Gurasolagun.
Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko sortutako proiektua da eta, era berean, euskara praktikatu nahi duenak euskara-maila hobetzeko balio du. Euskaraz, solasean lasai aritzeko gune bat da: guraso-taldea, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuta. Guraso orok parte har dezake; euskaraz hitz egiteko nahia baino ez da behar. Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko, ikasten ari direnak euren euskara-maila hobetzeko, guraso euskaldunen sarea handitzeko edota lagunartea zabaltzeko balio du.
Jakina, gurasoak euskaraz praktikatzeko elkartzen diren bitartean, haurrak egon litezke bertan. Saio guztietan Xaguxarreko begirale bat izango da; haurrentzako jolas eta zenbait ekintza ludiko gidatzen. Gainera, hilean behin guraso zein haurrentzat tailer berezia antolatuko da.
Noiz eta non?
Otsailetik ekainera bitartean; ostiralero, 16:45etik 18:00etara. Herri eskolako jangela txikian egingo da, eta eguraldia lagun denean, atzeko jolastokira ateratzeko aukera ere izango da.
Izena eman
Bi bide daude izena emateko:
- Telefonoz: 607610687- 943 33 10 67
- E-postaz: iker-g@aek.eus - euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus
Izen-emate orria
Orria beteta postaz bidali behar da lehen aipatutako helbide elektronikoetara edo lehen saiora eraman.