Albisteak
Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzordean onartutako dirulaguntzak eskatzeko epea gaurtik hasita hilabetekoa izango da
2020·03·06
Dirulaguntza izendunak
Aurten ere herriko zenbait elkarteri dirulaguntzak ematea onartu zuen Tokiko Gobernu Batzordeak. Arlo ezberinetako elkarteek jasoko dituzte esandako dirulaguntzak; besteak beste, berdintasuna, kultura eta euskara, hezkuntza, merkataritza eta kirol arlokoek.
Berdintasun arloko dirulaguntzak
2020.urtean Astigarragan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburu eta xedearekin lotutako programa,·proiektu eta jarduerak aurrera eramateko laguntzen oinarriak onartu ziren Tokiko Gobernu Batzordean eta dirulaguntzen deialdi publikoa egitea.
Kirol arloko dirulaguntzak
Kirol arloko dirulaguntzen oinarriak onartu ziren Tokiko Gobernu Batzordean eta deialdia publikoa egiteari oniritzia eman zitzaion. Dirulaguntza hauek Astigarragan, kirol arloan, 2020.urtean garatuko diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak laguntzeko xedea dute.
Kultura, Euskara eta Jaien arloetako dirulaguntzak
Kultura, euskara eta jaien esparruko dirulaguntzen oinarriak onartzearekin batera deialdia publikoa egitea baimendu zen Tokiko Gobernu Batzordean. Horrela, alde batetik, herrian kultura sustatu eta zabaldu eta jai giroko urteko programa eta jarduerak lagunduko dira dirulaguntza hauen bitartez. Bestetik, euskararen erabilera sustatzeko herriko eta herritarren intereseko jarduera, proiektu eta programak lagunduko dira.
Garapeneko lankidetza programa
Joan den urtarrileko Tokiko Gobernu Batzordean garapenerako lankidetza programaren laguntzetarako oinarriak onartu ziren aurkeztutako proeiktuak modu obejektiboagoan baloratzeko asmoz. Ondoren, zenbait aldaketa eta ekarpen proposatu ziren eta horiei otsaileko Tokiko Gobernu Batzordean eman zitzaien oniritzia.