Albisteak

Atzealdea Ostegunean Urumea eta Kontxa Etxeberria kaleetako alokairu sozialeko 11 etxebizitzak zozkatuko dira

Ostegunean, uztailak 22, 19:00etan, Erriberako antzokian alokairu sozialeko 11 etxebizitzen zozketa egingo da. Zozketara pertsona bat joan daiteke eskabide bakoitzeko.

2021·07·20


Zozkatuko diren etxebizitzak Kontxa Etxeberria kaleko 7,8 eta 9 zenbakietako atarietan eta Urumea kaleko 6 eta 10 zenbakietako atarietan daude kokatuta.

Etxebizitza hauen alokairu-kontratuak zazpi urteko iraupena izango du, baina urtero berrikusiko dira hasierako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.