Albisteak
Atzealdea Osasun Zentrorako lursaila, Euskaltegiaren egoitza berria eta Santio Zeharrako transformadorea izan dira ekaineko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean landu diren gaietako batzuk
2025·07·02
Hirigintzaren arloan gai garrantzitsuak onartu ziren Osoko Bilkuran
- Osasun zentroa: Plan Orokorraren 7. aldaketa
Plan orokorraren 7. aldaketa puntualari behin betiko onarpena eman zitzaion, osasun zentro berria eraikitzeko partzela sistema orokor gisa izendatzeko. Behin onartuta geratu dela Jaurlaritzari akordioa jakinaraziko zaio eta Udalak lurren lagapenerako hitzarmena bideratzeko eta proiektua idatzen hasteko eskatuko dio Jaurlaritzari.
• “HEA 21 Zarkumendegi” eremuko hiritartze proiektua
Zarkumendegiko industrialdea hiritartzeko lanak amaitzear daude. Une honetan sare elektrikoaren inguruko lan batzukin ari dira eta azken moldaketa batzuk falta dira. Datozen hilabeteetan Zarkumendegiko sarrera eta aparkalekua txukunduko dira.
Obrak egiteko hainbat lehiaketa martxan jartzea onartu zen
- Euskaltegia: Nabarra Oñatz 11ko lokala egokitzeko obra-proiektua onartzea eta lehiaketa obrak esleitzeko
Nabarra Oñatz 11ko lokala (Astitxiki 1) bi ikasturtez erabili du Astigarragako Herri Eskolak, eskola handitzeko obrak egiten ziren bitartean. Orain, eskolako handitzea amaituta, abian da Astigarragako euskaltegiaren egoitza berria bilakatzeko prozesua.
Asteartean Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman zien proiektuari eta kontratazio espedienteari. Lan horiek 331.827,29 euroko aurrekontua dute (BEZa eta gastu guztiak barne). Lanak urtea amaitu baino lehen hasiko dira eta gauzatzeko 6 hilabeteko epea izango dute. Beraz, euskaltegian dabiltzanek 2026-2027 ikasturtea egoitza berrian hasiko dute.
Egingo den egokitzapenari dagokionez, euskararen etxeak 339 m2-ko azalera eraikia izango du. Bertan, harrera, komunak, hainbat gela, sukaldea, gela... egongo dira. Proiektua euskaltegiko irakasleekin elkarlanean garatu da, haien beharrak asetzen direla ziurtatzeko.
- Bidegorria DBHko ikastetxearen partzelara: Pelotari kaleko bidegorria eraikitzeko obra-proiektua onartzea eta lehiaketa obrak esleitzeko
Udalak udalerriko bidegorrien sarea osatzeko proiektua prestatu du. Egingo den lehenengo bidegorrietako bat Kale Nagusikoa izango da, DBHko eraikinera iritsiko den bidegorria, hain zuzen ere. Bidegorriak hiru zati izango ditu (Pelotari kalea; Kale Nagusia (Pelotari-Galtzaur); eta Galtzaur-DBH) eta horrela, zatika eraikiko da.
Proiektuaren aurrekontua, guztira, 882.620,09 eurokoa da (BEZ eta gastu guztiak barne). Lehenengo zatia Pelotari kalekoa izango da, Donostia ibilbideko bidegorriarekin lotuta geratuko dena, eta Pelotari kaletik joango dena, kale nagusira arte. Tokiko Gobernu Batzarrak, proiektu osoari oniritzia ematearekin batera, lehenengo zati honen (Pelotari kalea) kontratazio espedientea onartu zuen. Lehen zati honetako obrak udazkenean hasiko dira eta 2,5 hilabeteko iraupena izango dute. Zati honen prezioa 428.120,08 eurokoa da (BEZa eta gastu guztiak barne).
Kontratu batzuk esleitzea onartu zen
- Erribera kulturguneko ikastaro eta tailerrak emateko zerbitzuaren kontratazio-espedientearen 1go eta 2.loteak Kirol eta Kultura Aisian, S.L. enpresari esleitzea, bera izan baita punturik gehien lortu duena lizitazioan.
- Erriberako zerbitzu tekniko-eszenikoaren kontratazio-espedientea ERAGIN STAC, S.L. enpresari esleitzea, bera izan baita punturik gehien lortu duena lizitazioan.
- Santio Zeharran erdi-tentsioko eta behe-tentsioko lineak zabaltzeko, eta transformazio-zentroa instalatzeko kontratazio-espedientea Elecnor Servicios y Proyectos, S.A.U. enpresari 323.794,72 eurotan esleitu zaio, punturik gehien lortu duelako lizitazioan. Tranformagailuaren egokitzapenak ezinbestekoak dira kiroldegiko obrak martxan jarri ahal izateko, behin lan hauek bideratuta hasi ahal izango da kiroldegia berritu eta handitzeko obrekin.
Hainbat dirulaguntza ontzat eman ziren
Dirulaguntzen eranskina eta dirulaguntzen plan estrategikoan aldaketak onartu zituen batzarrak: Astigar elkartearen urteko dirulaguntzan 30.000 euro gehituz (28.000tik 58.000ra), 50. urteurreneko ekitaldiak antolatzeko.
Bi dirulaguntza izenduni ere oniritzia eman zien Tokiko Gobernu Batzarrak:
- Astigarte elkarteari: 3.934€ euroko dirulaguntza ematea onartu da, 2024-25 ikasturteko arte eskolak emateko, ikasturte amaierako erakusketarako eta arte tailer irekia antolatzeko, besteak beste.
- Euskal Fondoari: 64.207,05 euroko dirulaguntza ematea onartu da. Udalak hiru proiektu hautatu ditu iazkoen ildoari jarraituz, eta kopuruak. Honakoak dira:
- “La Esperanza 1 komunitateko edateko uraren eta saneamenduaren sistema hobetzea. San Carlos. 1. fasea (2)”: 21.407,05 euro
- “Habanako Historialariaren Bulegoak garatzen duen Adineko Helduentzako Arreta Integraleko Programa sendotzea, lurraldeko adineko pertsonen zahartze osasuntsuaren eta parte-hartze sozialaren estrategiak sustatuz. 2. fasea (4)”: 21.400 euro
- “Garraio Ministerioaren funtzionamendua indartzea genero-ikuspegitik.”: 21.400 euro.
Proiektu guztiak 2025ean zehar hasiko dira eta 12 hilabeteko epean gauzatuko dira.
- Jai arloko lehia bidezko dirulaguntzak ere onartu ziren:
- Santiomendi jaietarako 3.289,00 euro.
- Sagardun partzuergoari 3.308,71 euro, Santa Ana eta sagar uztako jaietako sagar dastaketarako karpa eta postuak alokatzeko.
- Urumea Berri gastronomia elkarteari 4.000,00 euro, Aiotzategi auzoko jaietarako.
Hiru mozio onartu ziren Osoko Bilkuran
- Gazaren egoerari buruzko mozioa. Ikus hemen.
- LGTBIQ+ Harrotasunaren egunari buruzko mozioa. Ikus hemen.
- Kuba estatu terroristen zerrendatik kentzeari buruzko mozioa. Ikus hemen.