Albisteak
2021·10·22
Datorren astean, Euskal Trenbide Sareak Okendotegi bidea moztuko du ibilgailuentzat Urumeako kolektorea berrezartzeko, Erbitegi baserria zegoen inguruan. Arrazoia, tarte horretan, erabiltzaileen segurtasuna bermatzea da eta lanak aurrera eraman ahal izatea.
Oinezkoentzat eta txirrindularientzat ez du eraginik izango, baina maniobrak egin behar dituztenean, seinalistek koordinatuko dituzte.
Mozketaren iraupena astelehenetik (urriaren 25a) ostegunera arte (urriaren 28a) izango da, 9:00tatik 19:00etara, eta bidea irekita geratuko da ordutegi horretatik kanpo.
Ergobiako goiko pasabide berritik (Astigarragaruntz) edo Martutenerako goiko pasabidetik etxebizitzetara sartzeko aukera dagoenez, bizilagunei hurbilen dauden sarbideak erabiltzeko eskatzen zaie, eragozpenak saihesteko.