Albisteak
Atzealdea Oiarbide bidea itxita asfaltatze lanak direla eta
2026·01·07

Herri-bideak konpontzeko eta mantentzeko Udalak duen plangintzaren baitan, Oiarbide bidean hainbat hobekuntza egin ziren duela urte eta erdi inguru. Ondoren, Añarbeko bigarren kanaleko obrak bertan bururu behar zituztenez, bide horretako asfaltatzea ezin izan zen gauzatu eta egiteke geratu zen.
Gaur hasiko dira bidea asfaltatzeko lan horiekin, lehenik eta behin garbiketa lanekin hasi dira, eta eguna amaitu aurretik hasiko dituzte asfaltatze-lanak. Beraz, une horretatik aurrera bidea itxita geratuko da ibilgailuentzat. Eguraldiaren iragarpena dela eta, asfaltatze lanak bi fasetan egingo dira: lehenengo, beheko zatia asfaltatuko da (horia), eta, beraz, bidea itxita geratuko da urtarrilaren 7tik 8ra. Urtarrilaren 9tik 11ra ez da asfaltatze lanik egingo eta, beraz, bidea irekita egongo da. Hilaren 12an goiko zatia asfaltatuko da (gorria) eta, beraz, urtarrilaren 12an bidea berriro itxiko da. Aurreikuspenen arabera, urtarrilaren 13rako lanak amaituta egongo dira eta bidea irekita, ohi bezala. Bidea itxita dagoen une oro, etxebizitzak bertan dituzten bizilagunak bakarrik igaro ahal izango dira.
Beste eremuetako asfaltatze-lanak
2026ko lehen hilabeteetan, baldintza metereologikoek laguntzen badute, Udalak beste asfaltatze-lan batzuk ere bideratuko ditu herriko hainbat eremuetan, Santio Zeharra eta Kale Nagusian, besteak beste.
