Albisteak
Atzealdea Ohi baino lehenago zabalduko da aurten Astigarragako kiroldegiko igerilekua, ekainaren 1ean
2024·05·28

Azken urteotan udak gero eta luzeagoak eta beroagoak izan dira. Horri aurre egiteko, eta igerilekua babesleku klimatikoa denez, hau da, muturreko gertaera meteorologikoen aurrean, hala nola bero-boladen aurrean, erosotasun termikoa, atsedena eta segurtasuna ematen duen espazioa, denbora gehiagoz irekita mantentzea erabaki da. Beraz, ekainaren hasieratik irailaren amaiera arte egongo da zabalik, ekainaren 1etik irailaren 30era.
Igerilekuaren funtzionamendurako gogoratu beharreko arau batzuk:
- Igerilekura sartu aurretik dutxa hartu behar da.
- Bainu-txanoa erabili behar da.
- 8 urtetik beherako haurrak adin nagusiko pertsona batekin sartu behar dira igerilekura.
- Igerileku txikian 0 eta 4 urte bitarteko haurrek izango dute lehentasuna, eta igerileku ertainean 5 eta 8 urte bitarteko haurrek.
