Albisteak

Atzealdea Norberto Almandoz Musika Eskolak adineko pertsonentzat musikoterapia jarriko du martxan hilabete bukaeran

Aurten, Musika Eskolak adineko pertsonentzat proiektu berri bat sortu du, nagusienen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, musikak dauzkan onuren bitartez.

2019·10·10


Zientifikoki onartuta dago gure bizitzan zehar soinu ezberdinak aktiboki esperimentatzeak, eragin handia duela gure nerbio-sistemaren funtzionamenduan: Musikaren bitartez oroimena eta hizkuntza sustatu ez ezik, komunikazioa eta ikasketa gaitasunak ere hobetzen dira.

Izan ere, Musikak gure nagusienen bizitzan dituen onuren artean, honako hauek aurkitu ditzakegu:

  • Umore ona sustatzen du • Min kronikoa leuntzen du
  • Oreka mantentzen laguntzen du eta, ondorioz, erorketak saihesten ditu
  • Oinez ibiltzeko gaitasuna hobetzen du • Egonkortasun emozionala sustatzen du.
  • Etb.

Era berean, taldean lana egiteak, giza harremanak sendotzen ditu, eta lankidetza eta laguntasuna suspertu.

Adineko pertsonei zuzendutako saio hauek urriaren 30ean hasiko dira eta asteazkenetan izango dira, 11:00-12:00, Arrobitxulo 41ean dagoen lokalean.

Izen-ematea

Izena emateko Musika Eskolako bulegora hurbildu, edo deitu 943 55 73 40 telefonora. (Bulego ordutegia: astelehen-ostegun 16:00-19:00/ Ostiral 10:00-13:00).

Izen-emate epea, urriaren 7tik 18ra (barne).

Talde bakarra sortuko da (8-10 lagunekoa), beraz, plaza esleitzeko, izen ematearen kronologia-ordenan oinarrituko gara.