Albisteak

Atzealdea Nazioarteko Ingurumen Astea 2023

1
Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira eta gizartea lurraren eta haren baliabide naturalen babes iraunkorra bermatzearen garrantziaz kontzientziatzeko, Astigarragako udalak aste guztian zehar hainbat ekimen antolatu ditu.

2023·06·06


Aurtengo ingurumen asteko gai zentrala polinizatzaile basatiak eta euren habitatak babestea izan da. Horretarako, Astigarragako udalak Zerynthia Elkartearekin batera, Santiagomendi eta Erriberako gune berdeetan polinizatzaile basatiak sustatzeko oasi bana eraiki ditu. Horietako bakoitzean tximeletak eta beste hainbat ornogabe basatien elikadurarako garrantzitsuak diren landareak landatuko dira. Gainera, landaketa hauek egiteko, Astigarragako auzo-konpostagailuetatik eratorritako konposta erabiliko da. Interbentzio honetaz gain, kontzientzia soziala sortzeko asmoz, polinizatzaile basatien inguruko mikroerreserbak dibergitzen dituen panel informatibo bana instalatu dira.

Tximeleten oasiak sortzearena, Zerynthia Elkarteak garatutako estatu-mailako ekimena da. Pertsona partikularrak, erakunde publikoak, hezkuntza-komunitateak edota enpresak gonbidatzen ditu berdeguneak hobetzera, tximeletentzat eta beste intsektu polinizatzaile batzuentzat onuragarriak diren landareak sartuz. Helburu nagusi gisa, intsektu mota horiek kontserbatzeko beharrarekiko kontzientziazioa areagotzea eta hirietako inguruneek biodibertsitaterako iragazkortasun handiagoa izatea lortu nahi da.

Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldearen arabera, biodibertsitatea berreskuratzea klima aldaketari aurre egiteko aldagai nagusienetariko bat da. Testuinguru honetan Astigarragako Udalak urrats bat gehiago eman du hirigune jasangarria sortu eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeko estrategian.

Polinizatzaileak babesteko oasiak sortzeaz gain, beste jarduera batzuk ere antolatu dira: ipuin-kontaketak, mendi irteera, liburutegian ingurumen txokoa, etab.

Noiz izango da?

2023ko ekainaren 4tik 11era.

Egitaraua zein izango da?

  • Ekainak 8, osteguna, 17:00etan, Erribera kulturgunean: Ipuin kontalaria 4-8 urteko haurrentzat (Gonbidapena aurrez eskatu behar da)
  • Ekainak 9, ostirala, 11:00etan, Santiagomendiko natur eskolan: Santiagomendiko tximeleten landaketak 
  • Ekainak 11, igandea, 10:00etan, Foru plazatik abiatuta: Suge-bizi mendi irteera gidatua ( 2-3 ordu) Aranzadiren eskutik, narrastiak eta anfibioak non dauden eta naturari nola eragiten dioten ezagutzeko. Familia eta lagun taldeentzat. Amaieran hamaiketakoa eskainiko da

Informazio gehiago: 900 102 838 telefonoan edo hondakinak@astigarraga.eus helbidean.

1