Albisteak
2023·03·17
Nagusilanek, Adineko Boluntarioen Elkarteak, kontzertu solidario bat antolatu du langile soziosanitarioak omentzeko eta aitortzeko.
Donostiako Kursaalean izango da, martxoaren 30ean, 20: 00etan, eta Beethovenen 9. sinfonia joko dute.
Astigarragako Aiztondo Abesbatzak parte hartuko du, Kantakidetza Abesbatza, Hernaniko Kantuz Abesbestza, Orioko Salatxo eta Musikeneko egungo ikasle eta ikasle ohiek osatutako orkestrarekin batera. Guztira 170 koralista izango dira.
Sarrerak
Kontzertura joateko Udalak 15 sarrera bikoitz banatuko ditu astigartarren artean.
Martxoaren 23ra arte eman daiteke izena: idatzi alkatetza@astigarraga.eus helbidera edo deitu 943 335240 telefonora (9:30-13:00).
Eman beharreko datuak bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak eta NANa izango dira.
15 pertsona baino gehiagok izena ematen badute, martxoaren 24an egingo da zozketa.